ordiziarugby http://rugbylari_2.nireblog.com Fri, 03 Jul 2009 09:50:04 +0100 ordiziarugby http://files.nireblog.com/blogs/rugbylari_2/gravatar.gif http://rugbylari_2.nireblog.com http://nireblog.com kritika literarioa http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/06/15/kritika-literarioa http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/06/15/kritika-literarioa Liburu hau, Jose Antonio Loidi, Errenteriakoak, idatzi zuen. 1997an argitaratu zen. Erraza izan da irakurtzeko, hiztegi aldetik erraza da ulertzen, baina ezta guk normalean erabiltzen dugun hizkera berdina, euskara herrikoia duela esan dezakegu. Hiztegia ez zen oso zaila, baina badaude zenbait hitz normalean ez ditugunak erabiltzen, adibidez: aienatu, ubel, irrikoi, toteldu, zimikoka… Baina ulergarria da hala ere. Istorioa ondo dago, eta nola amaitzen den jakiteko nahia pizten dizu. Liburua, polizia motako atalean sailkatuko nuke. liburukoek arazo bat dute eta ez dakite nola konpondu ezta zergatik gertatu den, horrela istorioak aurrera jarraitzen duen heinean gauzetaz konturatzen joango zara. Euskaraz idatzitako lehen nobela poliziakoa da. Kapituluak ez dira oso luzeak eta hau lagungarria da liburua ulertzeko garaian.

Txominek zerbait harrigarria ikusi du. Txomin Ugaingo lurperatzailea da eta hilobi batean tiroz hildako emakume bat aurkitzen du. Emakumea Egurmenditarra zen, edo ala zela ematen du. Txomin, alkatearengana jotzen du baina hau kanpoan dago eta bere emaztearekin hitz egiten du. Maritxuk, bere lagun detektibe bati deitzen dio eta hauen artean zer gertatu ote zen asmatu nahi dute.

Comments

]]>
Sun, 15 Jun 2008 15:27:35 +0100
Iritzi artikuluak http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/04/11/iritzi-artikuluak http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/04/11/iritzi-artikuluak Bat bateko heriotza kirolariengan

Guztiok dugu gogoan Antonio Puertaren heriotza. Partida bat jolasten zegoen eta bat batean lurrera erori zen. Handik gutxira altxatu eta aldagelara joan zen. Han zegoela berriro erori eta ospitalera eraman zuten bizkor-bizkor. Pare bat egun koman eman ondoren hil egin zen.
Duela hilabete 3. mailako partida batean gazte batek ere antzeko heriotza izan zuen.

Adituek esaten dutenez futbol edo beste edozein kiroletako zelaietan desfibrilagailuak egongo balira heriotza asko saihestuko lirateke. Nire ustez horrelako zerbait egin beharko lukete behintzat jokalarien segurtasuna bermatzeko.

Baina nire ustez guzti hau oso berandu egin da, beranduegi. 2 pertsona hil dira azken denboraldian estatu barruan eta orain hasi da jendea kontzientziatzen. Lehenago konturatu balitz jendea 2 pertsona, bi jokalari egongo lirateke gure artean. Eta berriro galdetzen dut beharrezkoa al da 2 pertsonen bizitzak galtzea horrelako gauzak kontuan artzeko?

Baliteke jende askok gogoan edukitzea benfikako jokalari bati gertatutakoa. Partida erdian sarrera gogor bat egin zion jokalari bati eta epaileak txartel horia atera zion.
Jokalari hau belaunen gainean euskarritu zen barrez bazekielako gaizki egin zuela sarrera hori egiten. Pare bat segundo geroago zerraldo erori zen lurrera eta dida batean gainean zituen taldekide entrenatzaile mediku … jokalari honek bizia galdu zuen ospitalera iritsi bezain laster.

Hainbeste urte pasa dira gertakari horrengandik eta oraindik horrelakoak gertatzea ere…penagarria iruditzen zait taldeen partetik eta baita gobernuaren eta federazioen partetik ere. Hain zaila al da gutxienez partidetarako horrelako aparatutxo bat edo lehenengo laguntzetan aditua den pertsona bat?

Nik esango nuke jada bizitza gehiegi galdu direla horrelako gertaeratan eta badela garaia gertaera hauek saihesteko. Ni jokalari bezala seguruago sentituko nintzateke jakin horrelakoak saihesteko aparatu bat dudala gertu. Beraz talde guztietako presidente edo direktibo guztiei eskatu nahiko nieke badela ordua ahalegin txiki bat egiteko eta zelaietan jokalarien hobe beharrez desfibrilagailu bat erosteko.
Jokalariek eskertuko dute zuen ahalegin txiki hori.

Josu etxaniz.

Comments

]]>
Fri, 11 Apr 2008 22:23:06 +0100
Zalakain abenturazalea http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/zalakain-abenturazalea http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/zalakain-abenturazalea Zalakain abenturazalea Pio Barojak idatzitako liburua da. Bertan tipo xelebre baten historiak kontatzen dira. Istorioa XIX mendean gertatzen da, bigarren karlistada.

Zalakain gaztea Urbian jaio zen. Familia txiro batean. Arreba bat zuen eta bere aita hila zegoen. Amarekin bizi ziren anai arrebak baserri batean mendian.
Eskolan borrokan ibili oi zen herriko ume mimatuarekin. Ama hiltzen denean Martin Zalakain eta bere arreba Tellagorri osabarekin bizitzera joaten dira. Hainbat urte geroago Tellagorri hil egiten da eta Martinek zaindu behar su arreba. Gero bere koinatuarekin negozioetan sartzen da eta hamaika abentura bizitzen dituzte. Azkenik Zalakain eskolako tipoaren arrebarekin ezkontzen da eta seme bat izaten dute. Zalakainek hilda bukatzen du tiro batez.

Istorioa oso ondo dago, dibertigarria da, ez da irakurtzen hasi eta bigarren orrian aspertuta zauden nobela horietakoa. Hizkuntza aldetik hizkuntza herrikoia erabiltzen da zerbait normala Zalakain baserrikoa dela jakinda. Zalakain abenturazalean euskal herriko egoera islatzen da XIX mendearen erdialdean eta horrelako nobelak oso gutxi daude.

Comments

]]>
Sun, 02 Mar 2008 22:00:05 +0100
Un mundo feliz http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/un-mundo-feliz http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/un-mundo-feliz Liburu hau 1932. urtean argitaratu zen. Idazleak ustezko etorkizuna nolakoa izango den azaltzen du. Orain ia 100 urte beranduago ikusten da gure gizarteak ez duela bide horretatik jarraitzen.

Liburua irakurri duen edozeinek antzemango zuen liburu honek zure etorkizunarengan pentsatzera eramaten zaituela.
Nire ustez liburuko historia utopikoa da, hau da, ez dela existituko inoiz. Pertsonek dugun ezaugarri esanguratsuena sentimenduak dira, baina liburuan azaltzen denez sentimendu horiek galdu egiten ditugu. Pertsonen baino makinen antza gehiago dugu gizakiok.

Liburuko gizartea orin dagoenaren oso desberdina da. Bizi guztia ibili gara entzuten drogak sartzea txarra dela etb baina liburuko pertsonaiek egunero hartzen dute soma izeneko droga bat.

Liburuan beste gauza arraro batzuk daude, umeak ez dira orain bezala sortzen. Idazlearen ustezko mundu horretan umeak prozesu kimiko baten ondorio dira.
Gizarte horretan pertsona batzuk ez dira ondo egokitzen eta erreserba batzuetan uzten zituzten. Azken baten munduan bi gizarte desberdin daude “normala” eta erreserbak.
Baina mik ulertzen ez dudan gauza da nola liburuan erabiltzen diren makinak eta beste hainbat gauza asmatu dituzten pertsonak nola bizi daitezke 3. munduan biziko balira bezala?

Liburu hau gomendatzen dut oso ondo etortzen delako pixka bat hausnartzeko, beraz liburuaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu irakurri.

Comments

]]>
Sun, 02 Mar 2008 21:22:45 +0100
Dena gora, drogak behera http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/dena-gora-drogak-behera http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/03/02/dena-gora-drogak-behera Oraingo garai honetan gizarte kapitalista batean bizi gara, baina oraindik badaude komunismoaren alde dauden herrialde batzuk (Kuba adibidez). Gizarte honetan dirua duenak du boterea beraz guztiok nahi dugu boterea eta horretarako guk baino botere gutxiago dutenei duten botere gutxia kentzen diegu. Hau da kapitalismoa. Komunismoan aldiz gauza guztiak guztionak dira baina herrialde batzuetan gauza guztiak gobernuarenak dira eta ez herriarenak izan beharko lukeen bezala.

Kapitalismoa dagoen herrietan produktu bat erostea geroz eta zailagoa da ditugun soldatekin, hau da, produktu baten salneurria urtean bi edo hiru aldiz igotzen da baina soldatak aldiz oso gutxi igotzen dira eta ondorioz zaila da gastuei aurre egitea beraz jendeak oinarrizko gauzak besterik ez ditu erosten.

Baina bada produktu bat leku guztietan salneurri berdinean mantendu dela azkeneko urteetan, droga. Herrialde bakoitzean salneurria desberdina, da lortzeko dagoen zailtasunaren arabera.
Adibidez Kolonbian edo inguruko herrialde batean kokaina euskal herrian baino askoz merkeago dago eta berdin gertatzen da kalamuarekin.

Datu hauek ikusita ausartuko nintzateke esatera poliziak ez duela eragozpen handirik sortzen droga trafikanteengan. Suposatzen da geroz eta zailagoa izan droga pasatzea herrialde batera geroz eta garestiagoa da honek esan nahi du ez direla salneurriak igotzen jendeak gehiago kontsumitzeko. Pentsa ezazu kokaina gramo patek 60 euro balio ditu, zuk 90 euro dituzu beraz gramo eta erdi erosi dezakezu. Orain imajinatu gramo batek 80 euro balio duela beraz gramoa eta pixka bat gehiago erosteko daukazu.
Bada beste faktore bat, gamelu batek 60 eurotan badu eta beste baten 50 eurotan normalena da 50 eurotan dagoena erosi nahiz eta kalitatea baxuagoa izan.
Trafikante baten helburua dirua lortzea da beraz kokaina 50 eurotan mantentzen ezkero gehiago salduko du eta diru gutxiago lortuko du 60 eurotara igo ezkero.

Azken baten hau beste guztia bezala negozioa da eta pertsonen helburua dirua lortzea da.
Beste herri batzuetan aldiz hau ez da arazo bat komunismoaren alde baitaude.

Comments

]]>
Sun, 02 Mar 2008 16:12:42 +0100
Iritzi artikuluak http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/01/10/iritzi-artikuluak http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2008/01/10/iritzi-artikuluak AEB-tan etxean armak edukitzeko eskubidea.Amerikako estatu batuetan hemezortzi urte izatea nahikoa da pistola edo errebolber bat eros ahal izateko.
Eskubide hau estatu batuetako konstituzioaren barne dago nahiz eta pertsona batzuk horren kontra egon. Presidente batzuk saiatu dira konstituzioaren zati hori aldatzen baina batere saririk gabe. Estatu bakoitzak bere erara betearazten du lege hori, estatu batzuetan etxean eduki dezakezu batere arazorik gabe, baina kalera atera ahal izateko baimen berezi bat beharrezkoa da.
Kalibre handiagoko armak eduki ahal izateko baimenak behar dira baina pare bat azterketa gainditzea nahikoa dira baimena lortzeko.
Hainbat pertsona saiatu dira hori aldatzen baina ez dute lortu zeren eta bada jendea ehizatzera M14 eta horrelako armekin joaten direnak eta hauek legea aldatu nahi duten politikoen ahurka daude.

Lege honek hainbat arazo sortu ditu historian zehar, azkenekoa Virginiako estatuan. Gazte hego-korear batek hogeita hamabi pertsona hil eta bere buruaz beste egin zuen. Bi pistola zituen bere eskuetan eta horiek erabili zituen hilketa gauzatzeko. Bere logelan hainbat “idazlan” aurkitu zituen poliziak, bertan esaten zuen amerikar gazteak beraiengan bakarrik pentsatzen dutela besteak beste.
Beste paper zati batzuetan beraiekin akabatu nahi duela esaten du gazte honek.

Goiz batean unibertsitatera joan eta bi gazte hil zituen, gero beste eraikin batera jo zuen eta bertan egon zen pixka batean ezer egin gabe. Bi gazteak hil eta bi ordura tiroka hasi zen zoro moduan. Beste hogeita hamaika pertsona hil zituen tartean irakasle bat bere ikasleek leihotik ihes egin zezaten gaztearekin borrokan hasi zen baina ez zuen ondo bukatu, tiroz hilda amaitu zuen irakasleak.

Okerrena da poliziak lehenengo bi hildakoak aurkitzean ez zuela parteko neurririk hartu hiltzaileak ihes egin zuela pentsatzen baitzuten, baina ez zen ala izan.
Hiltzailea beraiengandik metro gutxira zeuden nahiz eta beraiek ez jakin.
Hiltzailea ingenieritza fakultatean zegoela konturatzerako beranduegi zela eta gainera oso zaila zen ikasle guztiei abisatzea. Pentsatu zuten era hoberena ikasleei e-mailak bidaltzea zela baina ez zuen eraginik izan. Azkenean hogeita hamahiru hildako egon ziren.

Nire ustez etxean armak edukitzea guztion eskubidea da. Imajina ezazu zure etxera lapurrak sartzen direla zuk ere defendatzeko aukera eduki beharko zenuke eta horren erakusle garbia negozio gizon batzuek jasotako jipoiak euren etxeetan.
Beraz estatuetako gobernuei eskatzen diet ez izatea hain zorrotzak armen jabeekin eta armak lortzeko hain zorrotzak diren azterketa… gutxitzea.

Comments

]]>
Thu, 10 Jan 2008 22:16:44 +0100
izen aldaketa http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2007/12/12/izen-aldaketa http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2007/12/12/izen-aldaketa kitmar ordizia rugbyk izena aldatu du ampo ordizia rugby da orain.

lehenengo partidua ampo ordizia rugby bezala f.c. bacelonaren aurka jolastu zuten aurreko igandean, 26-11 irabaziz.

horrela pùntu faltari aurre egiten dio nahiz eta bonus bakarra lortu.

gainera lesio dexenet daude adibidez mateo mattaruco argentinarrarena.

honenbestez zortea taldeari eta kategoria baxuagoei.

Comments

]]>
Wed, 12 Dec 2007 11:00:14 +0100
Titin 4'1/2- ko txapelduna http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2007/12/12/titin-412-ko-txapelduna http://rugbylari_2.nireblog.com/post/2007/12/12/titin-412-ko-txapelduna Titinek finala 22 - 15 irabazi zuen barriolaren kontra.

Comments

]]>
Wed, 12 Dec 2007 10:45:58 +0100